'Munstroak sortzen direnean' dokumentala ikusgai Zaldibian
'Diario Socialistak' ekoitzi du XXI. mendeko faxismoaz eta haren aurkako borrokaz hausnartzen duen ikus-entzunezkoa. Plazako frontoian emango dute gaur.
Europako hainbat herrialdetako kazetari eta militante antifaxistekin izandako elkarrizketetatik abiatuta Diario Socialista-k ekoitzitako Munstroak sortzen direnean dokumentala proiektatuko dute gaur Zaldibiako plazako frontoian, 22:00etan hasita. Honen adierazpen bakoitza eta haien artean ezartzen diren loturak aztertuz; mugimendu zabal eta artikulatu gisa aurkeztuz.
Bi galdera ditu oinarrian dokumentala: “Zer interes daude mugimendu faxista berriaren gorakadaren atzean? Eta, garrantzitsuena, nola egin diezaiokegu aurre gaur egun?”.
Madrilgo, Milango, Monzako eta Parisko militante antifaxistak, Mugimendu Sozialistako militanteak, StreetPress-eko kideak, eta Miquel Ramos eta Mark Bray elkarrizketatu dituzte, besteak beste.













