Oilagor txartelen eskaera hilaren 28ra arte zabalik
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorrak 2026-2027 ehiza denboraldirako oilagor txartelak eskatzeko epea zabaldu du dagoeneko. Uztailaren 28ra bitartean egongo da zabalik eta eskaerak tokian tokiko udaletxeetan egin daitezke. Idiazabalgo eta Zegamako udalek egin dute deialdia. Eskaera egiterakoan ehiza egiteko eremua adierazi behar da.












