N-1ean Etzegaraten eta Idiazabalen kontserbazio lanak egingo dira
Lan hauek astelehenean eta asteartean egingo dituzte eta trafikoan eragina izango dute.
N-1 errepideko bi lotuneren inguruan kontserbazio-lanak egingo direnez, honako trafiko-eragina aurreikusten da:
Uztailaren 27an, astelehena: 07:00etatik 19:00etara, aldi baterako itxita egongo da 406-2-E adarra, Etzegarateko lotunea, Idiazabalen. Zerbitzugunetik N-I errepidera Gasteizerako noranzkoan sartzeko.
406-2-E adarra ixtearen ondorioz, Gasteizerako noranzkoan zirkulatu nahi duten ibilgailuek N-I errepidera Lasarterako noranzkoan sartu beharko dute, 409-1-S Urtsuarango lotunean (Idiazabal) noranzkoa aldatu, eta ondoren 409-2-E sartzeko adarra hartu.
Uztailaren 28an, asteartea: 07:00etatik 19:00etara, aldi baterako itxita egongo da 412-2-S adarra, Idiazabalgo Hego lotunean. N-1 errepidetik, Gasteizerako noranzkoan Idiazabalera irteteko adarra.
412-2-S adarra ixtearen ondorioz, Idiazabalera sartu nahi duten ibilgailuek aurreko adarra hartu beharko dute, 416-2-S, Idiazabalgo Ipar lotunean.
Lanak bukatu ondoren obrako behin-behineko seinaleak desmuntatuko dira eta zirkulazioa normaltasunera lehengoratuko da.












