
Oporretan daude orain. Irailaren 2an hasiko dira lanean hezitzaileak, eta Gazte-txokoa irailaren 9an irekiko dute, ohiko ordutegiarekin.

Plazape tabernaren kontratazio publikoa abian jartzea eta Venezuelako herriari elkartasuna adierazteko mozioa ere onartu dira osoko bilkuran. Itziar Arostegi idazkariaren azkena izan da.

Ordiziako jaietako txupinazoa Urko Ruiz de Apodakak, eta Azari, Txindoki eta Boxing elkarteetako kideek bota dute. Aurretik, San Jose egoitzan bertako egoiliarrek bota dute jaien hasierako suziria.

Lehenengo etapa irabazi zuen beasaindarrak, maillot horia jantzita. Junior lehen mailako onena izan da.

Hilabetez Andorran entrenatzen aritu da Euskaltel-Euskadi taldeko Xabier Berasategi Garmendia (Olaberria, 2000). Ordiziako Klasikoa lehiatzera etorriko da, hirugarren aldiz.

1936ko gerran eta frankismoan gertatutakoa azaleratu eta ezagutarazteko bokazioz sortu zuten Beasaingo Memoriaren Herri Ekimena, ahaztu ez dadin. Taldeko kide da Juan Jose Lasa ‘Txani’ (Beasain, 1957).

Nafarroa kalean izango da, eguerditik iluntzera bitartean. Kubako musika, janaria eta edaria izango dira protagonistak, elkartasunarekin batera. Legazpitik Argia Kubari egitasmoaren barruan kokatzen da festa.

Xabier Berasategi olaberritarra, Nicolas Alustiza zumarragarra eta Alex Diaz urretxuarra ariko dira. Bihar, 10:00etan hasiko da Gudarien Etorbidetik.

Lan hauek astelehenean eta asteartean egingo dituzte eta trafikoan eragina izango dute.

Datorren astean ospatuko diren San Ignazio jaien faltan, Legazpiko kale eta plazak kultur eta aisialdi jardueraz betetzen dituen programazioaren azken saioa atzokoa izan zen. Txaston Dixie Band taldeak kontzertua egin zuen Kale Nagusian.

Ordiziako Santa Ana jaien bigarren asteburua, bisitak eta esperientziak Goierriko turismo baliabideetan, Bentazaharreko Mutiko Alaiekin kalejira Lazkaon, ataundar eta idiazabaldarren Arantzamendiko topaketa, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.



