Naxara Odriozola bigarren Iruñerriko Itzulian
Lehenengo etapa irabazi zuen beasaindarrak, maillot horia jantzita. Junior lehen mailako onena izan da.
Naxara Odriozola podiumean, maillot horiarekin.Hitza Naxara Odriozola txirrindulari beasaindarrak bigarren egin du Iruñerriko Itzulian. Hiru etapako itzulia izan da, eta Julieta Benedetti argentinarra izan da irabazlea, eta hirugarrena Aitana Gutierrez kantabriarra.
16 segundo atera dizkio argentinarrak sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Odriozolari. Lehenengo etapa irabazi zuen beasaindarrak, maillot horia jantzita. Hiru etapa gogorren ondoren, bigarren amaitu du 23 urtez azpikoekin lehiatuta, juniorra izanda ere. Juniorren lehen urteko onena izan da.
Denboraldi bikaina egiten ari da Odriozola. Espainiako selekzioarekin hautatua izan da asteburu honetan, uztailaren 24tik 26ra Herbeheretan jokatuko den Watersley Ladies Challenge lehiaketarako, Alejandra Neira, Lidia Castro, Lluna Jimenez, Aitana Gutierrez eta Ane Zubeldiarekin batera. Hiru etapa izango dira.












