San Inazio egunerako fonda prestatzen hasi dira
Gipuzkoako eta Arabako Partzoneriako kideak Urbiako fonda prestatzen hasi dira San Inazio egunari begira. Kanpoaldean barra bat jarri dute gerturatuko diren guztiak artatu ahal izateko.
Lan hauek, fondako teilatua konpontzeko egiten ari diren lanekin bat egin dute aste honetan.
















