Beasaingo emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko beka deialdia irekita dago
8.000 euroko beka emango du udalak. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.
Beasaingo herrigunearen ikuspegia.Beasaingo Udala Uztaileko osoko bilkuran Beasaingo udalbatzak onartu bezala, Beasaingo emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko genero ikuspegidun ikerketa bekaren deialdia irekita dago. Deialdiaren helburu nagusia ikerketa lan bat egiteko beka bat ematea da, eta ikerketaren helburua historian zehar udalerriko emakumeek gizarte, ekonomia, politika edota kultura alorretan egindako ekarpenak dokumentatu eta ikusaraztea.
8.000 euroko beka emango du udalak. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da. Udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztu ahal izango dira, edo online udalaren webguneko erregistro elektronikoan.













