Legazpiko Agorreko Santikutz jaietako egitaraua prest
Irailaren 11, 12 eta 13an ospatuko dira Legazpin Agorreko Santikutz jaiak.
Irailaren 11, 12 eta 13an ospatuko diren Legazpiko Agorreko Santikutz jaien egitaraua gaur banatuko dute etxez etxe. Ohi bezala, musika, kantu afaria, erromeriak, erraldoien alardea, kirola, sukaldari lehiaketa, haurrentzako ikuskizunak eta ekimen ugariz betetako egitaraua da.
Irailak 11, ostirala
- 13:00. Korosting 2026 hasiera.
- 16:30. Haurren bizikleta festa, Telleriarteko txirrindulari elkartearen eskutik, Euskal Herrian plazan.
- 18:00. Jai hasierako sardina jana, Lekanazpi elkartearen eskutik 20:00ak arte, Euskal Herria plazan (Urbeltz pilotaleku ondoan). 2 euro pintxoa eta tragoa.
- 18:30. LEK erraldoi eta buruhandi konpartsaren kalejira.
- 20:00. Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi eta Ekhiñe Zapiain, Bertso Olariak elkarteak sustaturik Nafarroa kalean.
- 21:30. Kantu afaria. Doinua musika eskolaren eskutik, Euskal herria plazan, udaletxe aurrean (eguraldiak lagunduko ez balu, Azokan). Ogitartekoak eta sagardoa eta ura izango dira.
- 23:30. Kolpez Blai emanaldi ibiltaria Zo-Zongo taldearen eskutik, erdigunean.
- 23:30. Kontzertuak, Txosnagunean: Xaribari, Akerren Seinale eta Tintz
Irailak 12, larunbata
- 11:00. 42. Sukaldari lehiaketaren hasiera, Azokan.
- 11:30. Erraldoi alardea, LEK Legazpiko erraldoi konpartsak sustaturik. Parte hartuko dute, Legazpiko, Lazkaoko, Pasaiagoko, Urretxuko eta Tafallako Asier Marco konpartsez, gaiteroz lagundurik.
- 14:00. Sukaldari lehiaketako sari banaketa, Azokan.
- 17:30. Atletismoko 25. Milia herritarra, Laubide kalean, oinezkoen gunean. Goierri Garaia Atletismo Taldeak sustaturik.
- 18:00. Erraldoi alardea.
- 19:00. Sardanista Estol (Agramunt, Lleida) taldearen emanaldia, Korosti dantza taldeak sustaturik, Euskal Herria plazan.
- 23:00. Erromeri-kontzertua, Gozategi taldearekin, Euskal Herria plazan.
- 23:00. Kontzertuak Txosnagunean: Maruxak.
Irailak 13, igandea
- 09:00. Legazpiko 19. Argazki Rally Digitala, Batis Goikoetxea Memoriala. Izen-ematea Kultur Etxean, 10:00ak arte.
- 09:00. Diana Goiz Deia Txistulari taldearekin, erdiguneko kaleetan.
- 10:00. Gipuzkoako bola txapelketa, Danantzako herri bolatokian. Izen-ematea, 10:00etatik 11:00etara.
- 10:00. Hamaiketakoa Korostiaga mendian.
- 10:30. Meza, Korostiaga mendian.
- 11:00. Egurrezko joko erraldoiak eta zirku eskola, Euskal Herria plazan, haur, gazte eta familientzat, 14:00ak arte.
- 11:15. Erromeria, Goiz Deia txistulari taldearekin, Korostiaga mendian.
- 13:00. Alaitasuna Errondaila erdigunean, 14:30ak arte.
- 17:30. Haurrentzako ‘Oroitzapen ederrak’ ikuskizuna, Motx pailazoarekin, Euskal Herria plazan.
- 19:00. Legazpi Musika Banda kalejiran, erdigunean.
Txosnaguneko egitaraua
Irailak 11, ostirala
- 18:00. Txosna irekiera.
- 19:30. Patxangoi elektrotxaranga.
- 23:00. Kontzertuak: Xaribari, Akerren Seinale eta Tintz.
Irailak 12, larunbata
- 15:00. Herri bazkaria txosnan. Menua: makarroiak, edaria eta postrea. Txartelak salgai irailaren 4tik aurrera, 12 euroan, Karibe Zaharrean.
- 18:00. Marem-M eta mojitoak.
- 00:00. Kotzertua: Maruxak.













