Andra Mari egunari gorazarre, Kizkitzan
Itsasoko plazaraino oinez jaitsiko dira iluntzean eta afari batekin amaituko dute eguna Ostatun.
Itsasorrak eta inguruko bizilagunak Kizkitzan, gaur eguerdian Andra Mari eguneko ospakizunetan.Gorka Sasieta Gaur, irailak 8 Andra Mari eguna da eta Kizkitzan egun hau ospatzeko ohitura aspaldikoa dute itsasoarrek. Eguraldia lagun, jende mordoxka elkartu da beste behin Kizkitzan meza entzun, elkarrekin bazkaldu eta erromeriaz gozatzeko.
Mezaren ostean, Baltzola eta Andonegirekin erromeria izango dute bazkalordua bitartean. Bazkalostean, 16:30ean ekingo diote berriz erromeriari eta toka txapelketa ere jokatuko dute 17:30ean hasita. Itsasoko plazaraino oinez jaitsiko dira iluntzean (20:30) eta afari batekin amaituko dute eguna Ostatun.
Mandubin ere bai
Kizkitzan bertan ez ezik, Mandubiko bentan ere jai giroa da nagusi. Aurten ere erromeria izango da eguerdian eta arratsaldean, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.














