Atxurbiko sutea kontrolatuta
Atxurbi eta Txara aldean sutea piztu da gaur arratsaldean. Suhiltzaileek kontrolatu dute oraingoz sua.
Atxurbi, Gabiriatik. Idiazabalen gaur arratsaldean, Atxurbi aldean, Txarako zuloan piztu den sua kontrolatzea lortu dute suhiltzaileek oraingoz. Udalak jakinarazi duenez, suhiltzaileek beraien lana bukatuta, datozen orduetan badaezpada zaintza lanak egingo dituzte erretako eremuan. “Pinu sartu berria zegoen eta 14 hektarea inguru erre dira”.












