Zaldibiako DBH3ko eta DBH4ko 12 ikasle berandu iritsi dira eskolara, garraioarengatik
Zaldibiako Guraso Batzarrak eskola garraioa berrezartzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari. Izan ere, garraio publiko erregularrean ez direlako ikasle guztiak sartzen.
Ordiziako Oianguren ikastetxearen aurrean Zaldibiako ikasleak eta gurasoak.Goierriko Hitza Zaldibiako DBH3 eta 4ko ikasleak berandu iritsi dira Ordizian dagoen Oianguren BIra, beraien lehen eskola egunean. Horren ondorioz, berandutzea ezarri dietela irakasleek, eskola ikuskaritzaren aginduz adierazi dute Guraso Batzarrekoek. Gai hori Zaldibian aspalditik ari da zeresana ematen, eta gurasoek diote “ekimen gehiagorekin” jarraituko dutela egoera “konpondu” arte.
Gaur goizerako, Hezkuntza Sailak, Zaldibiako ikasleak garraio publiko erregularrean sartzen direla egiaztatzera etorriko zirela agindu zieten gurasoei. Guraso Batzarrak dio beraiek dakitela ez dela inor etorri. “Aurreikusi genuen bezala, eta hezkuntza sailarekin izan genuen bileran adierazi genien bezela, ordainpeko autobus linea erregularreko 8:00etako autobusean 12 ikasle eserlekurik gabe geratu dira eta berandu iritsi dira eskola ordura”.













