Goierri Gorri prest dago denboraldi berrirako
Duela 10 urte hasi zen Goierri Gorri proiektua. 2016an sortu zuten, aurretiko lanketa baten ondoren.
Goierri Gorri Futbol Klubeko kideak ostiralean, Idiazabalen.Mikel De Las Heras Goierri Gorri Futbol Klubak 2026/2027 denboraldia aurkeztu du joan den ostiralean Idiazabalgo Txomenarena parkean. Hemeretzi talde eta 335 jokalarirekin ekin dio klubak denboraldi berriari.
Duela 10 urte hasi zen Goierri Gorri proiektua. 2016an sortu zuten, aurretiko lanketa baten ondoren. Jose Inazio Lasa izan da azken 10 urteetan lehendakaria, eta denboraldi honetatik aurrera Patricia Alonso da lehendakaritzaren burua.













