Jaien egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa martxan
Arkaitz Apalategi eta Anette Rodriguez de Arellana izan ziren iazko sarituak. Argazkian, Marijose Ruiz de Zuazo Berdintasun zinegotzia, Agustin Galabide Kultura zinegotzia eta Jon Enrique Galarza, Ormaiztegiko alkatearekin. Josune Zarandona Ormaiztegiko Ander Deunaren Jaietako egitarauren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurten ere udalak. Epea urriaren 26ko 14:30era arte dago irekita —udaletxean aurkeztu behar dira— eta aurten, berrikuntza modura, eskualde osora zabaldu dute parte hartzeko aukera. Epaimahairen erabakia, sari banaketarekin batera jakinaraziko da azaroaren 5ean.
Lehiaketaren oinarrian ikusgai hemen.













