Rafa Jarit Beasain KE-ko delegatua hil da
Irailaren 26an urrezko intsignia jaso zuen Jaritek, hamarkadaz hamarkada egindako lanari eta eskainitako konpromisoari aitortza gisa.
Rafa Jarit irailaren 26an, urrezko intsignia jasotzen.Beasain KE Rafa Jarit Beasain Kirol Elkarteko delegatua hil da. Klubak agur eta esker on oharra zabaldu du bere heriotzaren berri emateko. Irailaren 26an urrezko intsignia jaso zuen Jaritek, hamarkadaz hamarkada egindako lanari eta eskainitako konpromisoari aitortza gisa.
“Hamarkadak Beasain KE-ren alde lanean, hamarkadak klubarekin batera, hamarkadak futbolaren zerbitzura”, adierazi zuen klubak intsignia eman aurretik.
Kirol elkarteak “doluminik sentikorrenak eta besarkada sentituena” adierazi die familiari sareetan zabaldutako mezuan. “Urteetako lana, ilusioak, konpromisoa… beti agur bat, adar-jotze bat, zaunka batzuetan… baina beti lana aurretik… eta lan gehiago… eta konpromisoa… Hori eta gehiago izan da Rafa”. Hark klubarekiko eta klubeko kideekiko erakutsitako dedikazioa eskertu dute eta opari gisa jaso dute: “Utzi diguzun ondarea zaindu, osatu eta ipar-orratz izan dadin gure eskuetan daukaguna egiteko konpromisoa hartzen dugu gaur. Maite zaitugu Rafa”.













