Zaintzaren inguruko doako formakuntza saioa eskainiko du Matiak
Langileentzat, profesionalentzat eta komunitate osoarentzat irekia da. Urriaren 20an, 14:00etatik 16:30era izango da, udaletxean.
Beasaingo udaletxea.Laida Goiburu Matia Fundazioak zaintzaren inguruko doako formakuntza saioa eskainiko du Beasaingo udaletxeko areto nagusian, asteartean, urriak 20, 14:00etatik 16:30era bitartean.
Langileentzat, profesionalentzat eta komunitate osoarentzat irekia izango da. Giza eskubideak. Praktika profesionalean kontzientzia hartuz du izena saioak. Fundazioak azaldu duenez, pertsonak zaintzeko eta laguntzeko moduei buruzko hausnartuko dute parte hartzaileek, “duintasuna, autonomia, erabaki-ahalmena eta parte hartzea erdigunean jarriz”.













