Zegaman hasiko da asteburuan, aldundiaren Treba Gazteak programa
Gipuzkoako beste bost udalerritan ere antolatu dituzte jardunaldiak. Urriaren 23an eta 24an scape room batekin hasiko dute denboraldi berria, Zegaman.
Treba Gazteak programako saioetako bat Zegamako gaztelekuan. Hitza Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria sailak sustatzen duen Treba Gazteak programa Zegaman hasiko da asteburu honetan. Programak 17 eta 24 urte arteko gazteei beren ahalduntze prozesuan laguntzea du helburu, saio ezberdinetan beren interesekoak diren hainbat gai landuz. Berrikuntzekin dator aurten, prestakuntza, esperientzia eta sorkuntza uztartzen dituen proposamen batekin. Gipuzkoako sei herritan feminismoa, ongizate emozionala eta teknologia berriei buruzko hainbat ekintza antolatu dituzte, eta lehenengoa esan bezala Zegaman izango da.
Zegaman lehendabiziko jarduera scape room bat izango da, gaztelekuan. Urriaren 23an (17:00, 18:30 eta 20:00) eta urriaren 24an (10:00, 11:30, 13:00, 16:00, 17:30 eta 19:00), parte hartzaileek hainbat erronka gainditu beharko dituzte. Bigarren jarduera azaroaren 6an izango da Izan ON: sentitu eta konektatu izenburupean ongizate emoziolanari buruzko saioa gidatuko du Ainhoa Urretagoiena adituak.
Programari azaroaren 7an emango diote amaiera, Janire Atxurra eduki-sortzailearen gidaritzapean podcast bat sortuz. Posdcast honek scape room-ean eta ongizate tailerrean barneratutako ezagutzak bilduko ditu. Jarduera guztiak doakoak dira baina parte hartzeko aurrez izen eman behar da gip.eus/TREBAzegama helbidean.













