Afiliatu eta jarraitzaileentzako bilerak deitu ditu CAFeko ELAk
Ostegunean izango dira, Usurbe Antzokian. Ordainduak izango direla nabarmendu du sindikatuak. Bertaratzea egiaztatzeko, fitxatzeko txartela eramateko eskatu du.
CAFeko enpresa batzordearen elkarretaratzea Beasaingo lantegiaren aurrean, artxiboko irudian.ELA CAFeko ELAren atal sindikalak afiliatu eta jarraitzaileak Beasainen egingo dituen bileretara deitu ditu. Ostegunean (urriak 22) izango dira bilerak, Usurbe Antzokian, 10:30ean eta 15:30ean.
Besteak beste, lan-kargak, hauteskundeak eta azaroaren 11ko greba orokorra izango dira gai-zerrendan. Bilera horiek ordainduak izango direla nabarmendu du sindikatuak. Bertaratzea egiaztatzeko, fitxatzeko txartela eramateko eskatu du.













