Josu Zabala Hertzainakeko musikariari elkarrizketa Gerrikon
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak Hitz&Musik saioen zikloa antolatu du. Lehena gaur izango da.
Hitz&Musik saioen aurkezpena 2023an. Hitz&Musik saioak antolatzen ditu Gerriko Kultur Elkarteak Lazkaon eta gaur, 18:30ean Josu Zabala Hertzainak taldeko musikariak estreinatuko du aurtengo ekimen-zikloa.
Gerriko Kultur Elkarteak udazkenean saio horiek antolatzen ditu elkarrizketak eta saio akustikoak uztartuta. Hiru saioko zikloa izango da eta bakoitzera gonbidatu bat joango da. Zabalak Hertzainak taldean jotzeaz gain Gu ta Gutarrak eta 7 Eskale taldeetan ere aritu da. Ondorengo saioak izango dira: Amaiur Esparzarena azaroaren 10ean, eta Joseba B. Lenoir-ena abenduaren 15ean.
Esparza musikari tafallarra Rotten XIII eta Odolkiak Ordainetan taldeetan aritu da. Tafallako ikastolako irakaslea ere bada. Lenoir berarra da, eta berak ere badu ibilbide musikal oparoa, Willis Drummond edo Izaki Gardenak taldeetan aritu da.













