Bertso saioa egingo dute ostiralean Soraluze tabernan
Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita, Jexux Mari Irazu eta Ane Beloki ariko dira kantuan.
Ostiralean Urrizko Bertsoa saioaren bigarren edizioa egingo dute, Soraluze tabernak eta bertso eskolak antolatuta. Punta-puntako lau bertsolarik abestuko dute Soraluze tabernako saioan: Aitor Bizkarrak, Onintza Enbeitak, Jexux Mari Irazuk eta Ane Beloki legazpiarrak. Bertso saioa 22:00etan hasiko da.













