Abenduaren 20ko finalerako autobusa, Seguratik
Hitz edo Irri euskara elkarteak Iruñean, abenduaren 20an egingo den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du (18 euro). Izena hitzedoirri.segura@gmail.com-en eman daiteke. Irteera 8:00etan da eta itzulera, amaitu eta ordu erdira.












