Azaroaren 11ko greba orokorra antolatzeko Goierriko batzar zabala deitu du LABek
Ostegunean izango da, urriaren 22an, 18:30ean Beasaingo LABeko egoitzan.
LAB sindikatuak maiatzaren 1ean deitutako manifestazioa, Ordiziako Gudarien Etorbidean. Iñaki Gurrutxaga “Euskal Herrian etxebizitza eta soldata duinak denontzat” lema hartuta, azaroaren 11ko greba orokorra antolatzeko Goierriko batzar zabala deitu du LAB sindikatuak ostegunerako, urriak 22. 18:30ean izango da, Beasaingo LABeko egoitzan. “Pobretzearen eta errentismoaren aurka” greba orokorrera batzera deitu ditu goierritarrak.












