Batukada ikastaroan izena ematea zabalik
Ormaiztegiko Udalak batukada ikastaroa antolatu du 12 eta 17 urte bitarteko herritarrentzat. Martillo-Txiki perkusio eskolak eskainiko du ikastaroa eta guztira 3 saio izango dira. Ez da beharrezkoa musika ezagutzarik parte hartu ahal izateko. Izena emateko epea urriaren 25era arte dago irekita kultura@ormaiztegi.eus-en.












