Biometano plantari buruzko bilkura egingo dute gaur Olaberrian
Goierri Barnetik markoaren barruan sortutako Mahai Teknikoak egindako txostena aurkeztu diete herritarrei Ihurreko jubilatuen lokalean.
Olaberriko Ihurre auzoa.Laida Goiburu Olaberriko Udalak ArcelorMittal eta CAF enpresek eraiki asmo duten biometano plantari buruzko informazio bilkura deitu du gaurko. Bi enpresa horiek 2025eko maiatzean egin zuten planta hori eraikitzeko proposamena. Bi enpresa sustatzaileen esanetan autokontsumora bideratuko litzateke soilik bertan sortutako energia.
Goierri Barnetik Goierriko Gobernatza Sarearen barruan mahai tekniko independente bat eratzea erabaki zen eskualdeko eragileek bultzatuta. Mahai horren egitekoa proiektuaren inpaktuak aztertzea izan da. Dagoeneko txosten teknikoa osatu du eta hori izango da gaurko bilkuran aurkeztuko dutena. Ihurreko jubilatuen lokalean da batzarra, 18:00etan.
“Gai honek sor dezakeen kezka kontuan izanda”, herritarrak bilerara deitu ditu udalak, “egon daitezkeen kezka eta zalantza guztiak azaldu ahal izateko, ondoren bakoitzak bere balorazioa egin ahal dezan”. Mahai teknikoaren koordinazioan aritu den adituak, eta biometano proiektua idatzi duen Delfos enpresako ordezkariak hartuko dute hitza.












