‘Bularretik ehundutako aitortza’ dokumentala, Lazkaon
Areria zineman bularreko minbiziaren bost testigantza biltzen dituen dokumentala emango dute, eta ondoren solasaldia egongo da.
Bularretik ehundutako aitortza dokumentala emitituko dute eta ondoren solasaldia egongo da Lazkaoko Areria zineman, gaur, 19:30ean. Astelehenean bularreko minbiziaren nazioarteko eguna izan zen. Horren harira, Amaia Iparragirre leitzarrak zuzendutako dokumentala emango dute, bost emakumeren testigantzak jasotzen dituena.












