‘Digilagun’ proiektuari hamar ordenagailu eman dizkio Ordiziako Udalak
Ekimenak berrerabilera eta gizarte-inklusioa uztartzen ditu.
Baliabide teknologikoak eskuratzeko zailtasunak dituzten herritarren artean banatzeko hamar ordenagailu eman dizkio Ordiziako Udalak Digilagun proiektuari. IZT kooperatibak bultzatutako ekimena da, ingurumenaren zaintza eta arrakala digitalaren murrizketa uztartzen dituena. Ekimenak, hala, erabilitako ordenagailuei bigarren bizitza ematea eta baliabide digitalik ez duten herritarren aukera teknologikoak hobetzea du helburu.
Horretarako, jasotako ordenagailuak prestatu eta software librearekin hornitzen dituzte. Besteak beste, MX Linux sistema eragilea eta LibreOffice bulegotika-paketea instalatzen dituzte. Ekipamenduek Wi-Fi bidezko konexioa ere izan dezakete, beharrezkoa denean.
Proiektua IZT kooperatibako langileen lan boluntarioari esker garatzen dela gogoratu du udalak, eta ordiziarrei egingo dieten ekarpena nabarmendu du: «Eekipamenduak baliabide digitalak eskuratzeko zailtasunak dituzten Ordiziako familiengana iritsiko da».












