Gaztelekurako begirale lan eskaintzak Ataunen
Ataungo Udalak lau begirale bilatzen ditu asteburuetarako.
Ataungo Udalaren irudia. Goiener Asteburuetan Gaztelekuan lau begiraleren bila dabil Ataungo Udala. Interesdunek Lanbiden izena eman behar dutela azaldu dute, eta honako hauek baloratuko dituzela aurreratu: «Begirale titulua, euskara titulua (C1), esperientzia eta ataundarra izatea». Izena emateko epea atzo ireki zen urriaren 30era bitarte, 30a barne.












