Gipuzkoako taldekako bola txapelketa, ostegunean Zegaman
Belatxingak taldeko hainbat kide, Zegamako bolatokian. Asier Berasategi Gipuzkoako taldekako bola txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur arratsaldean Zegamako Txarape bolatokian, 18:30ean hasita. Herriko Belatxingak Bola-Jokoa taldeko kideak Legazpiko Danantzako taldekoen aurka arituko dira. «Etxean jokatzen dugularik baikor gaude lan txukun bat egin eta puntuak bertan geldituko diren esperantzarekin», diote. Guztira, gizonezkoen 14 talde eta emakumezkoen 4 ari dira txapelketan parte hartzen.












