Gure eskuren ‘Zazpi jauziz, herri bat’ Seguran, ostiralean
'Zazpi jauziz, herri bat' ekimena pasa den igandean, Ondarroan.Gure Esku Segurak bat egingo du Gure Esku mugimenduak igande honetarako deitu duen Zazpi jauziz, herri bat ekimenarekin. «Nazio gisa jauzi bat» irudikatzeko, hitzordu berezia igande eguerdi honetan gauzatuko da Euskal Herriko zazpi hiriburuetan. Hiritarrak 12:00etan daude deituta Maulen, Donibane Garazin, Baionan, Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon Zazpi Jauzi dantza egitera.
Seguran hitzordua aurreratu dute eta ostiral honetan egingo dute dantza herrikoia, plazan 19:00etatik aurrera eta herritarrak ekimenean parte hartzera deitu dituzte. «Dantza egin dezagun eta ospa dezagun bizitza elkarrekin. Marraztu dezagun, berriz ere, zazpi lurraldez osatutako herri bat. Komunitatea egin dezagun», esan dute Gure Eskutik ekimenaren aurkezpenean.












