Kulturen arteko X. Topaketa egingo da azaroaren 7an
Munduko Arrozak herri bazkarirako tiketak salgai daude Larratxa liburudendan, Magazine Romanesc elikadura dendan eta Nerea tabernan.
Iazko munduko arrozen bazkari herrikoiko argazkia.//Ordizia Kolore Ordizia Kolore elkartearen ekimenez, Kulturen Arteko Topaketaren edizio berria ospatuko dute datorren azaroaren 7an, larunbata, Ordizian. Hamargarren edizio borobila izango da eta Beti Alai pilotalekua izango du topaleku.
Munduko Arrozak bazkari herrikoia egingo da, eta tiketak salgai daude – helduenak bost euroan eta haurrenak euro batean- Larratxa liburudendan (erdigunea), Magazine Romanesc elikadura dendan (Buztuntza) eta Nerea tabernan (Otegienea).












