‘Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?’ kanpaina abiatuko da bihar
Herriko saltokietan gastatzeko 2.000 bonu aterako ditu udalak. Denera Lazkaoko 58 saltokitan ahalko dira bono horiek gastatu.
'Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?' bonu kanpainaren artxiboko irudi bat.Aimar Maiz Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? kanpainaren edizio berria jarriko du martxan Lazkaoko Udalak, urriaren 22tik azaroaren 30era. Merkataritza bonuen kanpainak duen helburua azaldu du udalak: «Herriko establezimenduetan erosketak sustatzea». Lehen egunean herriko plazan eskuratu ahal izango dira bonuak, 17:00etatik aurrera. Hortik aurrera udaletxean harrera zerbitzuaren ordutegian.
Aurreko urtean bezala, 2.000 bonu jarriko ditu salgai udalak. «Bakoitza 30€-an eta 40 €-ko erosketak egiteko aukera dute». Bonu bakoitzak 5 euroko zortzi txartel izango ditu: «Hiru kanpainari atxikitako edozein establezimendutan erabili ahal izango dira, eta gainerako bostak, elikagaiak saltzen dituztenetan». Bonuak erosteko pertsona bakoitzak gehienez hiru bonu erosi ahal izango ditu, eta beste norbaiten izenean erosteko aukera izango da: «NAa erakutsi beharko da eta hiru bonuko muga errespetatu».
58 saltokitan gastatzeko
Ondorengo establezimenduetan erabili ahal izango dira bonuak: Ainhoa ileapaindegia; Alaine Albisu; Amets bat; Ana belen ileapaindegia; Ana Cristina Olano; Arakama harategia; Arriaran; Artano arrandegia; Barberia ZAC; Bika; Chaman janaridenda; Dama ileapaindegia; Digital Izar; Eire ileapaindegia; Ekilore; Errotaundi; Esentzia; Eskuz Fisioterapia eta Osteopatia; Garaiz; Gazi Gozo; Gerriko; Goitia autoeskola; Golok; Gozokiak Ecu; Gure Galtzerdia; Idoia Godoy farmazia; Irizar Anaiak; Gomez iturgintza; Jauregi; Insausti estankoa; Kemen; Kiosko Zelai; Klaudikas Tatoo; Koboloi; Koxkor; Leiresh; Lorena arraindegia; Magala; Aguado estankoa; Mamufo; Manako; Matias frutadenda; Mikel optika; Nahikiri; Nare estetika; Ogiberri okindegia; Oreka okindegia; Osatu fisioterapia; Pedro Pereiro farmazia; Pello Bidegain harategia; PinKIDS Akademia; Pranaqi; S.tilo ileapaindegia; SM Sport; Txindoki Smartphone Solutions; Unaro burdindegia; Xanu eta Ziklos Lazkao.












