Ordizientzia zikloaren azken hitzaldia ostiralean izango da
Elias Unzuetak eskainiko duen 'Hidrogeno Berriztagarria Industrian: erronka eta ibilbideak' hitzaldiarekin emango diote bukaera, 19:00etan, Barrenan.
lias Unzueta Petronorreko Berrikuntza kudeatzailea.Hitza Ordizientzia 2026 zikloa ostiralean amaituko da Elias Unzuetak eskainiko duen Hidrogeno Berriztagarria Industrian: erronka eta ibilbideak izeneko hitzaldiarekin. Ordiziako Barrena Jauregian izango da, 19:00etan hasita.
Saioak hidrogeno berriztagarriak industria-eraldaketan eta deskarbonizazioan izan dezakeen eginkizuna izango du ardatz. Industria-eraldaketarako «palanka estrategiko» gisa aurkeztuko da hidrogeno berriztagarria, eta besteen artean, gaur egun fintze-prozesuetan eta industria kimikoan erabiltzen den hidrogeno fosila ordezkatzeko aukera aztertuko dute, lehendik dauden eskaria, azpiegiturak eta ezagutza baliatuz.
Hidrogenoaren zeregina
Era berean, elektrifikazio zuzena zaila duten energia-intentsitate handiko sektoreetan hidrogenoak izan dezakeen zeregina landuko dute. Besteak beste, fintzea, industria kimikoa, altzairugintza, zementua, beira eta zeramika.
«Euskadiren kasuan, hidrogenoaren inguruan garatzen ari den industria-ekosistema» ere izango da hizpide. Zentzu horretan, Petronorrek sektoreko «eragile traktore gisa» duen rola nabarmenduko dute.
Hitzaldiak, beraz, hidrogeno berriztagarriaren garapenak lurraldearentzat izan dezakeen lehiakortasun industriala, jarduera ekonomikoa eta deskarbonizazioa izango ditu aztergai.












