Batzar irekia egingo du Arrano Kulturak larunbatean
Aurtengo jardunaren eta 2027ko ekintzen inguruan arituko dira hizketan.
Arrano Kultura elkarte berrituaren aurkezpena, 2023an.Aimar Maiz Batzar irekia egingo du larunbatean (urriak 24) Arrano Kulturak, udaletxeko batzar aretoan. 10:00etan hasiko da eta ordubete inguruko iraupena izango du. Aurtengo jardunaren eta 2027ko ekintzen inguruan arituko dira hizketan. Parte hartu nahi duen ororentzat irekia izango da.













