CAFekin zuen harremana eten du EHUk, enpresak Israelekin duen loturagatik
Palestina Gora elkartearen arabera, EHUk emandako pausoa garrantzitsua da instituzioen «erantzukizun etikoa» indartzeko bidean.
Palestinaren aldeko manifestazioa Beasainen, akziodunen batzarraren egunean, ekainean.Tere Madinabeitia Euskal Herriko Unibertsitateak ez du berritu CAFekin zeukan lankidetza hitzarmena. Unibertsitateak eta enpresak lankidetza bat eskaintzen zuten elkarrekin Bilboko Ingeniaritza Eskolan. EHUk harremana eten du, zin egin baitzuen Israelekin zituen loturak berrikusiko zituela, eta CAFek halakoak dituela iritzi dio. Palestina Gora elkartearen arabera, erabakia «positiboa» da.
2022an abiatu zuten lankidetza hori, baina Israelek Gazaren aurka hasitako erasoaldiaren ondorioz, eta unibertsitateko lantalde batek egindako ikerketa bat tarteko, EHUko gobernu kontseiluak harremana ez berritzea erabaki du. Are, EHUk ziurtatu du saiatu direla «zenbait alditan» CAFekin bilerak egiten, baina ez dutela erantzunik izan.
Albiste osoa Berria.eus webgunean.













