Energia ereduaz hausnartuko dute Itsasondon
Hitzar Energia Komunitateak eta Goierri Barnetik lankidetza sareak mahai-ingurua antolatu dute datorren astearterako.
Goierri Barnetik lankidetza hitzarmena sinatu zutenekoa Mutiloan, Goierriko 34 eragilek.Loinaz Agirre Eusko Jaurlaritzaren Asteklimaren aurtengo edizioaren barruan Goierri Barnetik lankidetza sareak eta Hitzar Energia Komunitateak Zer egin dezakegu Goierrin? mahai-ingurua antolatu dute Itsasondoko Kulturgunean, hurrengo asteartean, 18:00etan.
Topaketaren helburua Goierrin energia eredu «bidezkoago, jasangarriago eta komunitarioago bat sustatzeko egin dezakegunaz hausnartzea» dela azaldu dute antolatzaileek.
Mahai-inguruan izango diren hizlariak aurreratu dituzte antolatzaileek: Eneko Maioz, Orexako Energia Komunitatea eta Tolosaldea eskualdeko energia komunitateko kidea; Elena Herrarte, Gizabideak, Debagoienako Energia Puntua eta Ernamuinako kidea; eta Aritz Otxandiano, EHnergia Sareko lehendakaria.
Herritar guztiei zuzendutako saioa izango da eta antolatzaileek diote «aldi bereko itzulpen zerbitzua» egongo dela.














