IV. Berdintasun Plana herritarren ekarpenekin osatzeko topaketa
Planaren lehen zirriborroa prest dagoela iragarri du udalak. Proposamena herritarrekin osatzeko topaketa deitu du datorren asteazkenean, urriaren 28an.
Ordizia berdinzaleago eta feministago baten bidean, datozen urteetako berdintasun politikak markatuko dituzten lan ildoak zehazteko eta Berdintasun Plana diseinatzeko asmoz, parte-hartze prozesu bati ekin zion Ordiziako Udalak joan den irailean.
Bada, Berdintasun Plan horren lehen zirriborroa prest dagoela iragarri berri du udalak. Herritarren ekarpenekin osatu nahi du proposamena orain, eta herritarren bigarren topaketa bat deitu du datorren urriaren 28rako. Asteazkenarekin batera, Jabekuntza Eskolan elkartuko dira oraingoan ere, arratsaldeko 17:30ean. Bertaratzeko deia egin die udalak herritarrei.













