Posta bidezko bozkarako laguntza, Batzokian
Beasaingo Batzokian izango dira astelehen eta ostegunetan, azaroaren 19ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara.
Beasaingo EAJ-ko Uri Buru Batzarrak azaroaren 29ko estatuko hauteskundeen harira alderdikide, alderdizale eta behar duen pertsona ororentzako laguntza eskaini du postazko bozka tramiteetarako. Beasaingo Batzokian izango dira astelehen eta ostegunetan, azaroaren 19ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Posta elektronikoa eta mugikor zenbakia ere erabil daiteke harremanetarako: eajpnvbeasain@gmail.com edo 629 401 620 (Jon).













