‘Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian’ solasaldia
Jakoba Errekondo eta Markel Arriolabengoa izango dira Lazkaoko Gerriko elkartean, asteartean.
Ezkerretik hasita Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste liburuaren egileak.Goierriko Hitza Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburua aurkeztuko dute Gerriko elkartean, asteartean, 18:30ean. Liburu horretan Euskal Herriko 116 espezie azaltzen dira, taldetan antolatuta. Gainera, espezie bakoitzaren egurra zertarako erabili izan den ere esaten du.













