2027ko egutegirako legorretarren lanak jaso nahi ditu udalak
Datorren azaroaren 12ra arte izango dute herritarrek parte-hartzeko aukera, kultura@legorreta.eus helbidera proposamenak bidalita.
Legorretako Udalak legorretarrek ateratako argazkiekin osatu nahi du datorren urteko egutegia, eta herritarren proposamenak jasotzeko deialdia zabaldu berri du: datorren azaroaren 12ra arte izango dute herritarrek argazkiak bidaltzeko aukera.
Parte-hartzeko beharrezkoa izango da zenbait baldintza betetzea: argazkia Legorretan ateratakoa izatea, herritar bakoitzak gehienez ere bost argazki aurkeztea, argazkiek hazbeteko 300 pixeleko erresoluzioa izatea, JPG formatuan aurkeztea, eta tamaina 297×210 milimetrokoa izatea. Horiek guztiak betetzen dituzten herritarrek, kultura@legorreta.eus helbidera bidali beharko dute euren proposamena.
Ekimenean parte hartzeko deia zabaldu nahi izan du Legorretako Udalak.













