‘Beasain 1987’ antzezlana, gaur, Usurbe Antzokian
20:30ean izango da. Lau hamarkada egingo dute atzera, baina gaurkotasunetik begiratuta. Aitor Tilla Txetxu Txintxarreta eskola kide ohiaren enpresara joango da lan eske, eta hautaketa prozesu berezi bat pasatu beharko du.
Txemi Parra eta Gorka Aginagalde, antzezlanean.Hitza Gorka Aginagaldek eta Txemi Parrak antzeztutako eta Gurutze Beitiak zuzendutako Beasain 1987. Un asunto de txapelas umorezko antzezlana izango da gaur Usurbe Antzokian, 20:30ean. Lau hamarkada egingo dute atzera, baina gaurkotasunetik begiratuta. Aitor Tilla Txetxu Txintxarreta eskola kide ohiaren enpresara joango da lan eske, eta hautaketa prozesu berezi bat pasatu beharko du. Herriz herri izena aldatzen diote antzezlanari, keinu eginez tokian tokiko ezaugarriei.













