Errigoraren udazkeneko kanpaina abian da
‘Errigora, sustraitik espaziora’ dokumentala estreinatuko dute Lazkaon. Dokumentalaz gain herri ekimeneko lehen boluntarioak omenduko dituzte bihar.
Udazkeneko kanpaina aurkeztu zuten atzo, Tafallan. Errigora Errigora ekimenak atzo ekin zion udazkeneko kanpainari, eta aurtengo leloa Auzolanean euskara sustraietatik espaziora izango da. Azaroaren 12ra arteko epea egongo da saskien eskariak egiteko, Errigoraren webgunean. Hiru saski daude aukeran, ohi bezala: saski beltza (60 euro), berdea (65 euro) eta gorria (75 euro).
Aurten, gainera, dokumental bat ere egin dute, «egiten dugun lana erakusten duena» azaldu du Peru Aranburu Errigorako kideak. «Dokumentala ikusten duen oro Errigoran agente aktibo bihurtzera animatzeko». Bihar estrenatuko dute, Lazkaon.
https://youtu.be/igHluzzXFhc
Larunbatean Lazkaon
Errigorak egun «berezia» antolatu duela bihar. «Errigora sustraietatik espaziora dokumentala Lazkaon estreinatuko dugu, larunbatean». Estreinaldiak «jende asko» eramango duela Lazkaora aurreratu du Errigorako kideak.
Jende asko joango dela aprobetxatuz, Errigorako hasierako boluntarioei omenaldia ere egingo dietela azpimarratu du Aranburuk: «Lehen boluntarioen artean Erramun Amundarain itsasondoarra zegoen, beste batzuen artean, duela urte bete hil zena».
Hori horrela, egitarau zabalagoa antolatu dute. Adibidez, Kuxkuxtu txaranga ibiliko da giroa alaitzen, eta omenaldiaren ondoren herri bazkaria izango da.
Dokumentalaren bira
Errigorako Sustraitik espaziora dokumentala emango dute Idiazabalen, asteartean, 18:00etan. UEMAren eskutik hainbat herritara eramango dute. Emanaldi horietan dokumentala ikusi ondoren, «Nafarroa erdi eta hegoaldeko kide bat» egongo dela dio «solasalditxo baterako», Markel Adinek Errigorako kideak, «Ager eremuko egoera azaltzeko».













