Gabiria eta Ormaiztegi artean bypass-a jarriko dute
Bidegik AP-636 errepidean asfaltatze lanak egingo ditu. Errepidean lanean arituko dira gaur goizetik igande gauera arte.
AP-636 errepidean asfaltatze lanak egingo dituzte, Gabiria eta Ormaiztegi artean, Beasaingo noranzkoan. Horren ondorioz bypass-a jarriko dute, gaur 19:00etatik, larunbatetik iganderako 01:00ak arte.
Bypass-a ostiral arratsaldean jarriko badute ere presatzeko lanak ostiral goizetik hasiko dira. Hori horrela, erdibideko pasoa irekitzeko ezkerreko erreia itxiko dute, 9:00etatik aurrera, Gabirian Beasaingo noranzkoan, 7,500 eta 7,250 pk artean. Beste muturreko erdibideko pasoa, Ormaiztegin 4,500 eta 4,250 pk artean, 11:00etatik aurrera itxiko dute.
Igandean azken lanak
Asfaltatze lanak amaituta erdibideko pasoa itxiko dute igandean. Hala ere, azken lanak egitko bi norabideetako ezkerreko erreia itxita mantenduko da, igandetik astelehenerako 02:00ak arte.
Bidegik jakinarazi du ordutegi horiek “gutxi gorabeherakoak” direla. Izan ere, “eguraldia bezalako faktoreek” aldaketak eragin ditzaketela diote. Horregatik, gomendatzen du “zuhurtziaz gidatzeko” eta seinaleen zein langileen “instrukzioak jarraitzeko”.













