‘Gure selekzioen etorkizuna’ hitzaldia Zaldibian
Gorka Iturriaga izango da hizlaria eta udaletxeko beheko aretoan egingo dute, asteartean, 19:00etan.
Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Jarduera Fisikoaren zuzendaria.EAJ Goierriko EAJk ‘Gure selekzioen etorkizuna’ hitzaldia antolatu du Zaldbiako udaletxeko beheko aretoan, urriaren 28an, 19:00etan. Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirol zuzendaria hizlaria izango da. Hitzaldiak «gure selekzioen aurrekariak, egungo egoera eta etorkizuneko perspektibak» ezagutzea eskainiko du Goierriko EAJk.
Buenos Airesen (Argentina) euskal selekzioa Munduko Pilota Txapelketaren XX. edizioa ari da jokatzen. Euskal Selekzioak selekzio nazional bezala debutatu du hitzordu mundialista baten kategoria absolutuan. EAJk dio bere apustua “argia” dela: “Nazio bat, selekzio bat“. Gainera, Goierrin kirola “bizitza pertsonalaren eta sozialaren dimentsio garrantzitsua” dela nabarmendu du Goierriko EAJk.













