Idiazabal, Segura eta Zegama Gipuzkoa Mugituz 2026 erronkan
Urriaren 26tik abenduaren 15era egongo da martxan lehiaketa birtuala. 14 urtetik gorako edozein herritarrek hartu dezake parte bertan.
Idiazabalgo adinekoak helburu berak dituen Izalbira ekimenari hasiera eman zioten pasa den urriaren 6an. Idiazabalgo Udala Idiazabalgo, Segurako eta Zegamako udalak Gipuzkoa Mugituz 2026 erronkara batu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak antolatutako ekimena da, adin guztietako herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza osasungarria bultzatzea helburu duena.
Udalerri ezberdinak liga birtual batean lehiatuko dira. Urriaren 26tik abenduaren 15era, herritarrek erregistratutako kilometro aktibo bakoitzak puntuak batuko ditu parte hartuko duten herri bakoitzarentzat. Hala, hiru herrietako udalek herritarrak animatu dituzte erronkan parte hartzera.
Nork parte har dezake?
14 urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte eta ez da beharrezkoa udalerri hauetan erroldatuta egotea.
Erronkan modalitate ezberdinetan hartu daiteke parte: oinez, korrika, bizikletaz edo igerian. Sistemak jarduera motaren araberako ponderazio koefiziente bat aplikatuko du; oinez edo igerian egindako kilometro batek, adibidez, bizikletaz egindakoak baino gehiago balioko du, ahalegin handiagoa eskatzen duelako.
Gainera, sailkapenak biztanleriaren araberako koefiziente bat aplikatzen du udalerri bakoitzaren tamainaren arabera; horrela, herri txikiek handien pare lehiatzen dute. Gipuzkoako edozein herrik irabaz dezake liga hau.
Erronkan parte hartzeko urratsak
Parte hartzea doakoa da eta oso erraza, Wellk app-aren bidez.
-
Deskargatu: bilatu “Wellk” zure aplikazio-dendan (iOS edo Android).
-
Eman izena: sortu zure profila.
-
Batu udalerrira: hasierako orrian, “Gipuzkoa Mugituz 2026” txartelean, sakatu “Batu” eta aukeratu Idiazabalgo taldea.
-
Mugitu zaitez!: erregistratu zure jarduerak zuzenean app-aren GPSarekin, edo sinkronizatu zure ohiko gailu eta aplikazioekin (Strava, Garmin, Polar, Fitbit, Apple Health edo Health Connect). Kilometroak edonondik batu ditzakezu, udalerriaren barruan zein kanpoan.
Sariak jokoan
Sariak egongo dira parte hartzaileentzat. Xehetasunak hemen argitaratutako oinarrietan zehaztuko dira.
Laguntza teknikoa: aplikazioari buruzko edozein zalantzarako, idatzi wellk@wellk.eus helbidera edo sartu wellk.eus webgunean.













