Igartzak izandako eraldaketa ezagutzeko mahai ingurua, gaur
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, 'Kontaidazu Igartzako istorio bat' mahai ingurua 18:00etan da.
Igartzako Monumentu Multzoa, artxiboko irudian.Laida Goiburu Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Kontaidazu Igartzako istorio bat mahai ingurua izango da gaur, 18:00etan, Igartzako jauregian. 1970-1980. hamarkaden aurretik gaur egun Igartzako Monumentu Multzoa den orubean bizi izandako beasaindarrei egindako elkarrizketak izango dira abiapuntua. Igartzak izan duen eraldaketa ezagutzeko eta aldaketa horren eragina ezagutarazteko saioa izango da.













