Ipuin kontaketa eta antzerkia, iganderako proposamenak
Kultur eskaintza bikoitza dago igande honetan Ezkion eta Itsason. Batetik, Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa izango da Ezkioko gaztelekuan, 17:00etan, 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta. Bestetik, Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena,
Nerea Gorriti eta Iñigo Aranburu aktoreek Scape Room antzezlana eskainiko dute, 19:00etan Alegiko pilotalekuan, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.













