Laida Begiristain Apaolatza, Lazkaoko EH Bilduren alkategaia
Lazkaoko EH Bilduk dio Begiristain «ezerk bereizten badu, gertutasunez lan egitea» dela. 2027ko maiatzaren 23an izango dira udal hauteskundeak.
Laida Begiristain Apaolatza izango da Lazkaoko EH Bilduren alkategaia 2027ko maiatzaren 23ko udal hauteskundeetarako.
2023an Begiristainek politika instituzionalera pausoa eman zuen. Oriako hautesbarrutian, EH Bilduren zerrendaburu izan zen 2023ko foru hauteskundeetan. Batzarkide taldeko hizkuntza berdintasuneko bozeramailea da. Horretaz gain, ekonomia sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako batzordeko Lehendakaria ere bada.
Begiristain Giza Zientziak: Enpresa espezialitatean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Bartzelonako EADAn Marketineko masterra egin zuen.
Bere lan esperientzian hainbat enpresatako esportazio eta merkataritza departamentuetan lan egin ondoren, Maizpide Euskaltegian hasi zen. Azken hamarkadan zuzendaritza taldean ardurak izan ditu, eta 2017tik bertako zuzendaria da.
EH Bilduren hautagaia
Lazkaoko EH Bilduk dio Begiristain «ezerk bereizten badu, gertutasunez lan egitea» dela hori: «Lazkaoko herritarren oraina zaintzea eta etorkizuna lazkaotar guztien artean eraikitzea izango du bide orri». Begiristain «herrigintzan» ere aritutakoa dela diote, batez ere «euskalgintzan eta feminismoan. Horregatik da Lazkaoko EH Bilduko mahai politikoak proposatutako hautagaia»













