Larunbatean ekingo diote ikasturte berriari Idiazabalgo gaztelekuan
Antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da azaroaren 14ra arte, gaztelekuan bertan.
Idiazabalgo Gaztelekuak urriaren 24an irekiko ditu ateak. LH6 mailatik gorako nerabeentzako topagunea da, lagunekin elkartzeko eta aisialdiaz zein denbora libreaz gozatzeko.
Ordutegiari dagokionez, Gaztelekua 16:30etik 19:30era egongo da zabalik asteburuetan. Gainera, ikasturte honetan berrikuntza bat izango da zerbitzuaren antolaketan: hileko zenbait asteburutan, igande arratsaldez eskaini beharrean, ostiral arratsaldean emango da zerbitzua, Gaztelekuko egutegiaren arabera.
Ikasturtean zehar, ohiko eskaintzaz gain, programazio berezia antolatuko da Gabon garaian, Aste Santuan eta Pazko Astean, eta uda garaian.
Gaztelekuan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, interesa dutenek urriaren 24tik azaroaren 14ra izango dute aukera, Gaztelekuan bertan.













