Marcelo Bergarak pintura erakusketa berria inauguratuko du gaur
Barrena kultur etxeko erakusketa gelan izango da inaugurazioa, arratsaldeko 19:00etan, eta datorren azaroaren 13ra arte egongo da ikusgai.
Erakusketako irudia. Ordiziako Udala Ordizian jaiotako Marcelo Vergara Mugicaren pintura erakusketa berria inauguratuko da gaur arratsaldeko 19:00etan, Barrenako erakusketa gelan. Olio pinturaz egindako 24 koadro bildu ditu, eta besteen artean, formen eta koloreen inguruan hausnartzera gonbidatzen du haren lan berriak, begirada propioaren bitartez.
Arte garaikideaz gozatzen dutenentzat pentsaturiko erakusketa izango da eta datorren azaroaren 13ra arte egongo da ikusgai Barrenan bertan, goizean, 09:00etatik arratsaldean 19:00etara bitartean.













