‘Oroimena ehuntzen’ familientzako saioa, bihar
Familientzako Oroimena ehuntzen saioa antolatu dute larunbat honetarako Igartubeitiko interpretazio zentroan. Saio honen bitartez galtzear dagoen ogibide bat ezagutzera eman nahi dute eta parte hartzaile bakoitzak bere ehun propioa sortuko du, material birziklatuak erabiliz. Saioak 3 euroko prezioa du eta Ondarearen Europako Jardunaldien baitakoa da. Izena emateko Igartubeitira deitu edo idatzi daiteke.













