Zaintza sarearen lanketarako bigarren saioa, astelehenean
Udalerriaren mapaketa egingo dute parte hartzaileek, 17:00etatik 19:00etara, udaletxeko batzar aretoan.
'Nola elkar zaindu nahi dugu Beasainen?' proiektuaren aurkezpeneko irudia, joan den irailaren 16an.Beasaingo Udala Beasainen nola elkar zaindu nahi dugu? egitasmoko bigarren lan saioa astelehenean izango da, 17:00etatik 19:00etara, udaletxeko batzar aretoan. Udalerriaren mapaketa egingo dute parte hartzaileek.
Udalerriko baliabideak, eragileak, ekimenak, espazioak eta zerbitzuak identifikatuko dituzte, zuzenean zaintzarekin lotura dutenak zein etorkizunean zaintza sarea indartzen lagundu dezaketenak.













